ORDEZKARITZA ARAUDIA

Toki entitate txikien estatu legeak jasotako irizpideen arabera, auzo alkatea eta lau juntakide dagozkio Itziarko Auzo Udalaren kontseiluari.
 
Alkatea aukeratzeko, aparteko urna jarriko da udal hauteskundeetan. Aldez aurretik aurkeztutako hautagaien artean aukeratuko dute herritarrek, eta bozken arabera zuzenean izango da izendatua auzo alkatea.
 
Lau juntakideak, ordea, udal hauteskundeetan Itziarko hautesontzian lortutako ordezkaritza mailaren arabera izendatuko dituzte alderdi politiko edo hautes taldeek. Juntakideok auzo udalaren eremuko herritarrak behar dute izan.

ITZIARKO EREDUA

Itziarko Auzo Udalaren prozesuak sortutako dinamika herritarra eta batzar ohituraren ezaugarri propioak aintzat hartuta, hautes talde gisa zerrenda bateratua aurkeztu da azken bi hauteskundeetan Itziarko Auzo Udalaren alkatetzarako, Denon Herria ekimenaren izenean.
 
Lau juntakideak izendatzea alderdi politiko edo hautes taldeei dagokielarik, herritar antolaketarekin adostuta izendatu dira juntakideok azken bi hauteskundeetan.
 
Oharra: Etorkizunean auzo alkatea eta lau juntakideak prozedura beraren bidez hautatuak iza daitezen eskaera egina diote Itziarko eta Ereñotzuko Auzo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari.

TALDE ERAGILEA

Auzo alkate eta lau jundakideez gain hainbat herritar bolondresek osatzen dute Itziarko Auzo Udalaren Talde Eragilea. Izaera irekia du talde eragileak, eta auzo, belaunaldi eta sektore desberdinetako kideak dira beraren partaide. Parte hartze, hautu pertsonal eta lanerako borondatearen baitan osatu da orain arte talde eragilea.

OSOKO BILKURAK

Hilean behin egiten da Itziarko Auzo Udalaren ohiko osoko bilkura Itziarko kontzeju etxeko batzar aretoan. Horretaz gain, premiaren arabera deitu izan da ezohiko ohiko bilkura. Auzo alkatea, lau juntakideak eta talde eragileko gainontzeko kideez gain gain Debako udal idazkaria izaten da bertan. Ekitaldi irekia izanik, herritar orok du bilkurara agertu eta parte hartzeko eskubidea.

BATZARRAK

Gai esanguratsuak direnean, erabaki zabalak hartzeko batzarra deitu dezake talde eragileak. Era berean, urtean behin herri batzarra egingo du Itziarko Auzo Udalak, ildo nagusiak partekatu edota, adibidez, uteroko aurrekontuak mamitzeko.

EGUNGO KARGUDUNAK

Auzo alkatea:
Arantza Egaña Aldalur
 
Juntakideak:
Maider Lopetegi Albizu
Mirian Arrizabalaga Badiola
Inaxio Manterola Izpizua
Xabier Laka Egaña