Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundea da auzo udala edo tokiko entitate txikia.  Udalerriaren barruan sakabanatuta dauden herriguneek kudeaketa deszentralizatua izan dezaten sortutako toki-erakundea da. Berezko nortasun juridikoa du eta hainbat eskuduntza har ditzake beregain. Autonomia erkidego bakoitzak toki-araubideari buruz dituen legeek arautzen dute erakunde horien jarduna.

3/2105 Foru Dekretuak ezartzen du Itziarko Auzo Udalaren egitekoa. Bertan xedatzen da zeintzuk diren ItziarkoToki EntitateTxikiaren eskumen eta zerbitzuak, eta, horien gainetik, zeintzuk Debako Udalarenak.

Horrela, Debako udalerriaren barruan Itziarko herrigunea, Arriola, Egia, Itsaspe, Elorriaga, Mardari, Endoia eta Lastur-Arbiskoa auzoetako barrutietako biztanleei eskaintzen die zerbitzua Itziarko Auzo Udalak, dagozkion eskuduntzak baliatuz.