Burugorri Eraikina
Itziarko herrigunean dagoen Burugorri eraikina 2014an erosi zuen, salmenta aukera probestuz. Horrela Itziarren ematen ziren hainbat aktibitate eta erabilera bertan kokatzea zen helburua. Horretarako, harrezkero erreformak egin dira eta eraikina erabilera berrietara egokitzen joan da.
2015 urtean eratu zen Burugorri Martxan ekimena, eraikinaren erabilera antolatu eta egitasmo berriak lantzeko. Gaur egun eskaintza zabala aurkitu daiteke bertan. Besteak beste joskuntza, puntoa, yoga, senti-dantza, euskal dantzak, konstelazio familiarrak, bertsolaritza, ingelesa, frantsesa, aerobic, hipopresiboa, bodystep, egur-taila, eskulanak, trkiti eta panderoa, bertsolaritza edota umeentzako psikomotrizitatea lantzen dira bertan. Horietaz gain, umeen ludoteka proiektua eta udaleku irekiak garatu azke urteotan dira Burugorri Martxan ekimenaren eskutik. Bestalde, herriko bilera eta batzarrak Burugorri eraikineko gelatan egiten dira. Era berean, urtean zeharreko kultur ekitaldi eta aisialdi gune bilakatu da, herriguneko bizitza suspertuz.